Axier Bolibar eta 'Kobi' onenak, Oñatiko txapelketan

Mireia Bikuña 2021ko ira. 26a, 15:35

Karlos Ardantza, Axier Bolibar eta Roger Jauretxe, sariekin.

Puntu bakarreko aldearekin gailendu da Arabako txapelduna, Santa Lutziako zelaian. Bigarren geratu dira Karlos Ardantza eta Mendi, eta hirugarren, Roger Jauretxe eta Ximist. Guztira, hamahiru artzainek hartu dute parte 61. Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketan.

Lehenengo probako lanak burutu ostean, bost txakur izan dira bigarren ariketara pasa direnak: 2019ko irabazle Gaua eta Gilles Etxegoien; Ximist eta Roger Jauretxe; Mendi eta Karlos Ardantza; Kobi eta Axier Bolibar; eta Beyon eta Hilario Novillo. Guztiek egin dute zegokien lana zazpi minuturen barruan: banderatxoz markatutako bidea egin, ardiengana gerturatu, artaldea zelai erdiko eskortan sartu eta atera.

Ostean, etorri da epaimahaiaren lana. Txapelketako bi ariketetako puntuak banatu, eta txapela, Arabara joan da. Txapela, artzainak jantzi du, eta txakurrak, koroa. "Ezusteko polita izan da. Ez naiz gustura geratu egin dugun lanarekin, baina, saria etorri da. Euskal Herriko txapelketako lana hobea izan zen, baina, han ez genuen txapelik jantzi", esan du Bolibarrek.

Kobi-k zortzi urte ditu, eta baserriko lanak egitera ohituta dago. Pandemiaren baimenarekin, hurrengo urtean Oñatin egongo da berriro, 62. txapelketan parte hartzen.

Azken sailkapena

Honela geratu da 61. txakur txapelketaren sailkapena:

  1. Kobi eta Axier Bolibar: 334 puntu
  2. Mendi eta Karlos Ardantza: 333 puntu
  3. Ximist eta Roger Jauretxe: 329 puntu
  4. Gaua eta Gilles Etxegoien: 328 puntu
  5. Beyon eta Hilario Novillo: 308 puntu
  6. Xeco eta Miguel Adrover: 159 puntu
  7.  Bat eta Fidel Alonso: 151 puntu
  8. Nabar eta Aitor Tato: 131 puntu
  9. Mendi eta Jabier Zubiaurre: 128 puntu
  10. Izar eta Mitxele Atxeritogarai: 111 puntu
  11. Lagun eta Jorge Oteiza: 64 puntu
  12. Sauc eta Julio Bayot: 20 puntu
  13. Lagun eta Miguel Arregi: 12 puntu
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak