Hilaren 23an hasiko dira txosna muntatzen txosna gunean, Irunberri plazan, eta 25ean zabalduko. Urriaren 4ra bitartean, musika emanaldiak, haurrendako jolasak eta ipuin kontaketak zein bazkariak -janaria norberak eramanda- egingo dituzte, besteak beste.
Oñatiko Primadia egitarauaren barruan, zuzeneko musika emanaldien artean, irailaren 25ean, esaterako, Tribade eta No name tiriti taldeen kontzertua egongo da 21:30ean hasita. Eta hilaren 28an berriz, Distopia elektrotxaranga eta DJ Malandro. Urriaren lehen astebururako antolatu dituzte ekintza gehienak: Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Bidean Erromeria taldearen emanaldia, haurrendako jolasak edo bingo musikatua, tartean. Agendan dago egitarau osoa.