Euskal hartzaile kopurua handitzeko metodologia berria probatuko dute Oñatiko udal euskaltegian

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ira. 17a, 14:03
Joan den ikasturteko ikasle taldea (Argazkia: Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia)

'Uler-saioak' izeneko ekimen berri bat eskainiko du ikasturte honetan udal euskaltegiak. Euskaraz ez dakiten herritarrei dago bideratuta eta helburua da oinarrizko komunikazioan euskaraz ulertzea, 'belarriprest' kopurua handitzea.

Erronka berri bati heltzeko asmo sendoarekin ekingo dio ikasturte berriari Bedita Larrakoetxea udal euskaltegiak. Uler-saioak izena du ekimenak eta euskaraz hitz egiten ez mol-datu arren ulertzeko gai izango diren herritarrak prestatu gura ditu, euskal hartzaile edo belarriprest kopurua handitzea.

Hartzaile kopurua handitzea

Joan den urtean Pasaian jarri zuten martxan ekimen hori; bi talde sortu ziren. Gipuzkoako gainerako herrietara zabaldu zuten gero ekimena probatzeko gonbidapena. Dozena bat herri batu dira, eta Oñati da anima-tu den herri horietako bat. "Ulermena landuko dugu saio honetan. Lehenbizi, irakasle batek ikastaro bat jasoko du eskolak nola gidatu jakiteko, eta ondoren, ikasleekin hasiko gara ulermena lantzen. Asmoa da herritar hori ulertzeko gai izatea norbait euskaraz mintzatzen zaionean. Euskal hartzaileak izateko prestatuko ditugu", dio udal euskaltegiko irakasle Roberto Altunak.Euskaraz ez dakien edozein herritarrek eman dezake izena saio horretan. Entzumen proba egingo diete hasieran, eta, A1 mailaren %50 baino baxuagoa baldin bada emaitza, saio horretan parte hartzeko moduan izango dira. 60 orduko ikastaroa izango da, hasiera batean, urritik otsailera, astean bi orduko bi saio. Bukatutakoan, beste entzumen proba bat egingo diete ikasleei, eta, emaitza aurrekoa baino hobea bada, A1 mailara pasatzeko moduan izango dira. "Euskaraz ulertzeko gaitasuna lortzea da helburua. Oinarrizko informazioa eskatzerakoan, ohiko elkarrizketetan, euskaraz ulertzeko moduan egotea, nahiz eta beraiek gazteleraz hitz egin. Hartzaile onak izatea da gure helburua", dio Altunak.

Izen ematea, zabalik

Euskaltegian bertan dute proiektu horri buruzko informazio gehiago. Irailean eman ahal izango da izena eta eskolak urrian hasiko dira, astean bi egunetan, bazkalostean, bi ordu. Uler-saioa izango da ikasturte honetan izango duten eskaintzarik berriena, baina ez bakarra. Esaterako, euskararen C2 maila lortzekoa ere badago aurten. "Joan den urtean ez zen egon eta jendea maila hori lantzeko gosez dago. Interesa ager-tu dute askok, eta, horrenbestez, aurten ere egongo da aukera euskararen maila goreneko titulua lortzeko". Horrez gain, etxez etxeko langileendako ikastaroak ere eskainiko dituzte. Joan den urtean hasi ziren horretan. Hasiera batean, ostalaritzako langileei erakustea ere bazen asmoa, bai-na talde hori ez zen aurrera atera; bai, ordea, etxez etxeko langileena. Eta horiek jarraipena izango dute aurtengo ikasturtean.

Ikasleak ere bai

Bestalde, herriko ikastetxeetan antzemandako behar bati eran-tzuteko ahalegina egingo dute aurten ere Bedita Larrakoetxea udal euskaltegian. Irakasleek antzeman dute, DBH mailako ikasleen artean, hainbatek ara-zoak dituztela ikasketak euskaraz jarraitzeko, eta laguntza eskatu zuten euskaltegian. Horrela, joan den urtean hasi ziren behar hori zuten ikasleei euskara eskolak ematen, eta aurten ere egingo dute. Euskara ikasi gura duen herritarrendako saioak ere egongo dira, bestalde, betiko moduan. "Hori ohiko eskaintza da, euskara ikasi gura duenarendako laguntzeko gaude gu hemen. Bertara etorri eta behar den informazio guztia emango diegu". Bidebarrieta kalean dago udal euskaltegia. Telefonoz dei-tu gura duenak, zenbaki hauxe markatu behar du: 943 78 24 96.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak