Agortu dira gonbidapenak, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen disko aurkezpenerako

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko ira. 16a, 12:12

Jimi Irizar, Iñigo Ugarte, Iker Martinez, Iñigo Biain eta Joxeba Aranburu. Argazkia: Galder Izagirre.

Bihar, egubakoitza, kultura etxeko zinema aretoan 19:30ean aurkeztuko ditu Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak Hegaldiak bilduma eta bideoklip berria. Ekitaldirako gonbidapen guzti-guztiak agortuta daude dagoeneko.

Martinezen hirugarren bakarkako lana da Hegaldiak, eta, aurrekoetan bezala, musikari eskarmentudun laguntza izango du agertokian, Zaldi Herrenak taldeko kideekin batera: Joxeba Aranburu (gitarra-jolea), Iñigo Biain (baxu-jolea), Jimi Irizar (bateria-jolea) eta Iñigo Ugarte (gitarra-jolea). Maitasun istorioak rock lasai doinuekin abestuta eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak