

Bihar, irailaren 9, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da, autobus handia. 7:30ean hasita, ordu oro aterako da Oñatitik; 18:30ean azkena. Arantzazutik behera, ordu puntuetan: 08:00etan lehena eta 19:00etan azkena. Meza nagusia baino ez da egongo bihar Arantzazun. 12:00etan hasiko da eta aurrez hartu behar da sartzeko txartela.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.