Aurten ere ez da erromesaldirik egingo Arantzazuko Amaren egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ira. 3a, 12:54

Arantzazuko basilika, barrutik.

Irailak 9 da Arantzazuko Amaren eguna eta iaz moduan, meza nagusia soilik egitea erabaki dute Arantzazuko frantziskotarrek. Agintariei ez zaie ohiko harrerarik zein aurreskurik eskainiko. Halaber, Oñatiko bandaren kontzertua eta oñatiarren oinezko erromesaldia ere ez dira egingo. Mezara joateko txartelak eskuragarri daude.

COVID-19 gaitzaren hedapenak eragindako egoera dela eta, meza nagusia baino ez da egingo hilaren 9an Arantzazuko basilikan, Gipuzkoako zaindariaren egunean.

Indarrean dauden osasun eta segurtasun arautegiak aintzat hartuta, meza nagusiaren edukiera mugatua izango da; gehienezko edukiera 570 lagunekoa izango da. Joan gura duenak gonbidapena jaso beharko du Arantzazuko oroigarrien dendan edota Oñatiko Txokolateixian. Txartelak eskuragarri daude jada, eta egunean bertan, irailaren 9an, ere basilikaren kanpoaldean hartu ahalko dira.

Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen har ditzake, eta elizara sartzeko ezinbestekoa izango da txartela aurkeztea. Irailaren 9ko elizkizuna, Segura Irratiak zuzenean eskainiko duena, eguerdiko 12etan hasiko da. Halere, sarrera nagusiko ateak ordubete lehenago (11:00etan) irekiko dira, besteak beste, jende pilaketarik gerta ez dadin. Bestalde, mugikortasun murriztua dutenek dorre handiko sarrera erabili ahal izango dute basilikara sartzeko. Halaber, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta baita eskuak gel hidroalkolikoz garbitzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak