Bihar hasiko dituzte umeen danborradako entseguak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ira. 1a, 14:28

Oñatiko umeen danborrada.

Irailaren 26an eta kiroldegian, geldi, izango da aurtengo umeen danborrada eta entseguak bihar, eguena, hasiko dituzte Eltzian. 68 umek eman dute izena danbor edo barril jotzaile, kantinera, sukaldari edo txalekoduna izateko.

Eltziako areto nagusian hasiko dituzte bihar, irailak 2, umeen danborradako entseguak. 68 umek eman dute izena guztira eta zozketa bidez erabaki dituzte konpartsen zerrendak. Hala, bi ordutegitan egingo dituzte entseguak eta ume bakoitza bere konpartsaren ordutegian joan beharko da Eltziara:

  • 18:00 - 18:45: Danbor jotzaileak eta kantinerak
  • 19:00 - 19:45: Barril jotzaileak, sukaldariak eta txalekodunak

Neurriak

Haurrek beheko atean itxaron beharko dute eta antolatzaileekin batera igoko dira gora. Maskara uneoro jantzita izango dute eta gel hidroalkoholikoa banatuko zaie. Haurren bat entsegu egunean ez bada ondo sentitzen edo sintomaren bat izanez gero, entsegura ez joatea eskatu dute antolatzaileek.

Entseguen egutegia da: irailak 2, 7, 14, 16, 21 eta 23.

Danborrada bera irailaren 26an egingo da, 18:00etan. Eta ez da kalez kale egingo, geldirik baizik, Zubikoa kiroldegian.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak