Arantzazu inguruko paisaiez gozatu ahal izango da zapatuan

Irene Jauregi 2021ko abu. 3a, 17:32

Arantzazuko ibilbide irisgarrian aurkitzen diren begiratokiak.

Arantzazu parketxeak antolatuta, Arantzazu eta Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiak erakustsiko dituen txangoa egingo dute zapatuan, abuztuak 7, 11:30etan hasi eta 13:30ak bitartean. Ibilbidean zehar dauden begiratokietan, natura-parkearen paisaiak interpretatzea izango da erronka, besteak beste.

Arantzazuko parketxea abianpuntu, Arantzazu eta Aizkorri-Aratz natura-parkeko paisaiak erakutsiko dituen txangoak izango du tokia zapatuan. Antolatzaileek azaldu dutenez, txangoak ez du zailtasunik izango, edozein herritarrentzat izango da egokia, beraz, eta ibilbidean zehar adituaren azalpenak jasoko dira; bertako ezaugarri, landaredia, antzinako lanbide edota bertan aurkitzen diren animalien inguruko azalpenak.

Egitasmoak lau euroko prezioa izango du helduentzako eta haurrentzako berriz, (5-12 urte) bi eurokoa. Hala, musukoa eramatea ezinbestekoa izango da. Horretaz gain, oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da.

Izen ematea, aurrez

Derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ekimenerako, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat izango balitz, antolatzaileek abisua emateko aukera izateko. Halaber, interesa izatekotan, 943 78 28 94 edota 699 33 51 83  telefono zenbakien bitartez kontaktuan jarri, edota arantzazu@gipuzkoanatura.eus e-postara mezu bat bidali daiteke. Informazio gehiagorako: www.gipuzkoanatura.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak