EHUko Errektoretza Talde ohia Arrikrutzen izan da bisitan

Maialen Santos 2021eko uztailaren 24a

Nekane Balluerka Errektore ohia eta bere lantaldea izan dira Arrikrutz-Oñatiko Kobetako proiektua ezagutzen.

Xabier Igartuak, Oñatiko Udaleko turismo zinegotziak, egin die harrera eta balioan ipini nahi izan du 2020tik indarrean dagoen EHUren eta Oñatiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, zeinak Oñatiko aztarnategi arkeologiko eta palentologikoetako ondareari lotutako dibulgazioa eta azterketa egitea duen oinarri, dagokion balioa emanaz.

Azken urteetan Oñatiko Udalaren Arrikrutz-Oñatiko Kobetan EHUko geologia, zoologia edota arkeologia sailek hainbat ikerketa egin dituzte Arrikrutz konplexu karstikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak