Usakon liztor beltzaren –Vespa velutina– habia bat aurkitu dute bainurako gunean, eta inguruak itxi dituzte prebentzioarengatik. Udaltzaingoak azaldu duenez, gaur gauean joango dira habia kentzera –gauean egoten baita erregina habia barruan– eta bihar berriz ere ireki ahal izatea espero dute.