Suhiltzaileek bertako erleen hiru erlauntza kendu zituzten atzo Oñati: San Juan, Roke Azkune eta Atzeko kale kaleetan. Sistema baten bidez gune bakoitzeko erregina hartu zuten kaxa baten eta besteak erreginaren atzetik sartu ziren kaxan. Erlezain bati eraman zizkioten erleak gero. Udal brigadako langileek, berriz, liztor beltzaren bi habi kendu zituzten.