Landa bideetan eta bidegorrian atsedenguneak jartzeko eskaera egin du Oñatiko EAJ-k

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 15a, 08:21

Berezao auzoko bidea.

Banku nahikorik ez dagoen atsedenguneetan gehiago jartzeko eskatu dute jeltzaleek, eta gastu horiek iazko gerakinarekin ordaintzea proposatu.

Herriko landa bideetako eta bidegorriko hainbat gunetan atseden hartzeko banku ugari badaudela dio Oñatiko EAJ-k, baina beste batzuetan ez, eta beharra dagoen gune horietan bankuak jartzeko eskatu diote jeltzaleek Udal Gobernuari: "Bertatik paseatzen duten pertsonek bertan gelditzeko eta atseden hartzeko aukera izan dezaten, naturaz gozatzen duten bitartean", Andoni Altunaren hitzetan.

EAJ-ren eskaera da "mantentze lanik behar ez duten banku jasangarriak" jartzea;  "Horrela, herritarren eskaera eta behar bati erantzuna emango litzaioke, ondoren, Udalari inolako kostu gehigarririk eragin gabe". Banku horiek jartzeak duen gastua iazko gerakinetik hartzea proposatu du EAJ-k.

Egungo atseden guneen "azterketa sakona" egin dutela diote jeltzaleek eta eremu "egon daitezkeen kokapen berriak" ditu dituela. "Edozein kasutan, kokalekua zirkuitu horien erabiltzaile oñatiarrek erabaki beharko" luketela uste dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak