Odol-emaileei aitortza egin diete: "Fidelak zarete, herritarrek zuen moduko ereduak behar dituzte"

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 12a, 10:30

Atzo, egubakoitza, egin zieten aitortza ekitaldia.

Hamalau odol-emaile zeuden deituta, baina zazpi agertu dira ekitaldira: Loli Torrealdai, Nerea Urmeneta, Fermin Elorza, Aitor Zubia, Antton Etxeberria, Ricardo Rivera eta Aitor Urzelai. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oñatiko delegaritzako kideek egin diete aitortza, MUko enpresagintza fakultatean.

Oñatiko delegaritzako kideek eskerrak eman gura izan dizkiete odol-emaile guztiei. "Fidelak zarete. Ez da erraza 25 urtez odola ematea, eta are zailagoa da hori 40, 50 eta 75 urtez egitea. Oso kontziente zarete eta konpromiso sendoa erakusten duzue horrekin. Keinu horri esker, jende asko bizirik dago gaur egun".

Aitortza ekitaldian komunikabideak egotea nahi zutela aitortu dute. "Herritarrek horrelako ereduak behar dituzte eta kontziente izan behar gara odola beharrezkoa dela. Odola iraungi egiten da eta hori kontuan hartu behar dugu. Beraz, komunikabideak erabili gura ditugu ea jende gehiago mobilizatzen den eta odola ematen duen. Gure odolak bakarrik balio du, beraz, eman dezagun odola".

Atzo aitortza jaso zutenak 2019an jaso behar zutenak ziren, eta 2020koek, berriz, urrian hartuko dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak