Uztailean eta abuztuan egingo da landa lana. Landa-lan honetan, Oñatiko 88 interesgune bisitatuko dituzte -80 baserri, hiru tailer eta bost erakunde edo talde-, eta asmoa da 72 boluntario taldetan banatzea, COVID-19aren gaitzak eskatzen dituen segurtasun neurriak beteta.
Erreusak-en parte hartzeko konpromisoa hiru egunekoa da eta formakuntza saio bat jasotzea, ekainaren 19an edo 26an; 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. Izena eman gura dunenak, helbide honetara bidali behar du mezua: erreusak@gmail.com.