Corpus dantzak ikusteko gonbidapenak har daitezke dagoeneko

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 31a, 11:02
Corpus dantzak Oñatin, 2017-06-17 (Argazkia: Eire Vila, Dantzan CC BY-SA).

Oñatz dantza taldeak domeka arratsaldean plaza ondoko frontoian egingo ditu Corpus dantzak, eta horiek ikusteko gonbidapenak udal webgunean sartuta, Txokolateixan edo plazako leihatila digitalean har daitezke dagoeneko. Meza nagusirako sarrerak eguazten goizetik aurrera egongo dira Txokolateixan.

Meza nagusia eta Oñatz dantza taldearen dantza emanaldia egongo dira domekan, Corpus eguna ospatzeko. Ekitaldi bietan, mugatua izango da edukiera eta aurretik hartu behar dira gonbidapenak. Dantzak ikustekoak, eskuragarri daude dagoeneko.

Plaza ondoko frontoian egingo du Corpus dantzen emanaldia Oñatz-ek domekan, 18:15ean -Zubikoan, eguraldia txarra bada-. Eta hara joateko gonbidapenak Txokolateixan, udal webgunean sartuta eta plazako leihatila digitalean daude hartzeko moduan. 12:00etako meza nagusirako gonbidapenak, eguazten goizetik aurrera egongo dira Txokolateixan -ordutegia: 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara-.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak