Larru Beltzak taldearen Antixenako kontzertuak, atzeratuta

Hasier Larrea 2021eko apirilaren 1a

Larru Beltzak taldea: Imanol Ugarte, Iñaki Zubia, Naiara Urzelai, Lauren Ugarte eta Ander Korkostegi. Argazkia: Axiber Palacin.

Apirilaren 10ean eta 11n aurkeztu nahi zuen Oñatiko taldeak Nork epaituko du epailea albuma Antixena gaztetxean, baina azken egunetako jazarpen poliziala medio kontzertuak aurrerago ematea erabaki dute.

Larru Beltzak talde oñatiarrak sare sozialetan adierazi du "atsekabez eta amorru handiz, zentzugabekeria handi bat dela-eta", hilaren 10ean eta 11n Antixena gaztetxean eman behar zituzten kontzertuak atzeratu beharrean daudela. Emanaldiak noiz eskainiko dituzten ez dakiten arren, egin egingo direla ziurtatu dute. Data berria jartzean jadanik sarrerak erosi dituztenek tokia izango dute kontzertuan, eta sarrerak itzuli nahi dituztenek "ez dute horretarako arazorik edukiko".

Larru Beltzekoek Antixena gaztetxeko kideei elkartasuna adierazi eta herritarrei bertan antolatzen diren ekintzetan parte hartzera deitu diete, "toki seguru eta beharrezkoa delako".

Asanblada, bihar

Bihar arratsaldean, 17:00etan, asanblada irekia antolatu dute gaztetxeko kideek plazan, bizi duten egoerari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak