"Egun hauetan izugarrizko jazarpen polizialak jasotzen ari gara; identifikatuz eta isuna jasoko dugula mehatxatuz, Antixenako Gaztetxera sartzea galarazi digute! Ondorioz orain arte antolatuta zegoena birpentsatu beharko da", azaldu dute sare sozialetan. Esaterako, Ander Lizarralde Pertzi bere Graziano eta beste... lana aurkeztekoa zen gaur gaztetxean, baina bertan behera utzi behar izan dute eta kanpoan egon da liburua erakusten.
Hala ere, lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, "honi erantzuna eta buelta emateko". Hala, egubakoitzean, asanblada "ikusgai eta irekia" egingo dute udaletxeko arkupetan, 17:00etan hasita. "Herriak ikus dezala asanbladak kalean egitera behartu gaituztela". Bide batez, asanbladara gerturatzeko deia egin diete herritarrei. "Orain inoiz baino gehiago, herriaren babesa ezinbestekoa da!! Gerturatu eta lagundu, denon babesa beharko dugu eta! Antixena defendatu dezagun! Jazarpen polizialik ez".