Gure Bazterrak taldearen izenean argitaratu arren, liburuaren egile moduan Ander Lizarralde oñatiarra agertzen da, eta honakoa jasotzen duela Graziano, eta beste… liburuak adierazi du: "Liburu honetan batutako testuak ez dira nik ikertutakoak, ezta egindakoak ere. Autorea baino gehiago, editorea izan naiz lan honetan. Euskara batua forma eman diot lanari, gaur egungo irizpideen arabera, testuak hobeto ulertzeko oharrak ezarriz", adierazi du Lizarraldek.
Gesaltazako aitonaren bertsoetatik abiatuz
Graziano Anduaga Gesaltzako aitonaren bertsoen gaineko hiru liburu idatzi zituen Aita Luis Villasantek –Aitonaren uzta, Egunsentiko txoria eta bertso-bilduma–, eta Lizarraldek eskuartean izan zituen arren, sakon landu ditu. Horietan jasotzen diren bertso txukunenak hartu, batu, eta belaunaldi berrietara egokitutako lana da gauzatutakoa.