Ezkiztan egingo dute domekan zuhaitz landaketa

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko martxoaren 11

2015ean egindako irteerako argazkia (Argazkia: Aloñako Lagunak)

Natur Eskolak antolatu dituen Ingurumen Jardunaldien barnean, aurtengo Aloñako zuhaitz landaketa Ezkiztan egingo dute, domekan, Aloñako Lagunak taldekoekin batera. Izena emateko zerrenda zabalik dago.

Domekan, Ezkiztako bidean dauden aurreko urteetako itxitura pare bat konponduko dituzte, bertako zuhaitzen enbor apurtuak moztuz, eta lehortuta edo elurrak  hondatu diren zuhaitzen ordezkatzea egingo dute, haritzak eta lizarrak landatuz. 

Aloñako Lagunak taldeko kideek urtero egiten duten irteera izango da, Natur Eskolako kideekin eta Foru Aldundiko basozain batekin batera.  

Izena emateko bi bide daude: Fernando Maiztegiri esanda (Patrue Kaleko bere tailerrean) edo e-posta bat bidalita blogaren helbidera: aloinalagunak@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak