Askotariko musika emanaldiekin gozatzeko aukera eskainiko du beste behin Euskal Herriko musika jaialdi txikien zirkuituan dagoeneko lekua egin duen jaialdi honek.
Agendan duzue emanaldiak zein egunetan, tokitan eta ordutan diren. Eta sarrerak salgai daude, zortzi eurotan: Txokolateixan, plazako leihatila digitalean edo totemean eta udal webgunean.