Desfibriladoreak nola erabili erakusteko saioa egingo dute

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 11a, 11:30

Lehen sorospenak egiten.

Desfibriladoreak nola erabili erakutsiko dute hilaren 17an  herritarrei zuzendutako saio batean. Lehen sorospenetan adituak diren hiru oñatiarrek eskainiko dute erakustaldia: Gema Bikuñak, Larraitz Legorburuk eta Ixiar Usandizagak.

Desfibriladoreak nola erabili erakutsiko dute datorren astean herritarrei zuzendutako saio batean. Lehen sorospenetan adituak diren hiru oñatiarrek eskainiko dute erakustaldia: Gema Bikuñak, Larraitz Legorburuk eta Ixiar Usandizagak. Beharra dagoenean herrian dauden bost desfibriladore publiko eta automatikoak zelan hartu, ireki eta erabili azalduko dute erakustaldiak zuzenean eginez. Saioa irekia izango da eta jendearen zalantzak eta galderak ere erantzungo dituzte.

Erakustaldi hau datorren astean izango da, eguaztenean, martxoak 17, Santa Ana aretoan, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak