Argia aldizkariko kazetari Axier Lopezek 'Elkanori bira' izenburua duen hitzaldia emango du gaur. Magallanes eta Elkanoren mundu biraren inguruko ikuspegi kritikoa lantzen du Lopezek, erakunde publikoetatik jasotako mezutik aldenduz. Nahiz eta Elkano heroi gisa irudikatzen duten mezuak zabalduenak izan, espedizio haren alde ilunak argitzen saiatuko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.