COVID-19, osasunaz haratago izeneko hitzaldi sorta antolatu du martxorako Informa*tu taldeak eta arlo ezberdinetan adituak diren hizlariak ekarriko dituzte, pandemiak izango dituen ondorio ekonomikoez zein psikosozialez edo hemendik aurrera gure eguneroko bizitzaren diseinua izango denaz hitz egiteko, "reseteo programatuaren" ezaugarriak aztertzeko edo pandemiaren kudeaketan erabili diren oinarri biomedikoak ezagutzeko, besteak beste.
Guztira lau hitzaldi antolatu dituzte, laurak hilabete honetako martitzenetan izango dira, 19:00etan, Santa Ana antzokian; martxoaren 9an izango da lehenengoa. Edukiera mugatua da eta aurrez eman behar da izena eta horretarako bideak dira: 658 719 089 edo osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com.
Zein hitzaldi noiz izango den agendan dator.