Zuhaitz eta landare azoka zapatuan Oñatin, eta landaketa domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko martxoaren 4a

Natur eskolak antolatuta, zuhaitz eta landare azoka egingo dute zapatu goizean Foruen plazan; bederatzi bat postu egongo dira. Domeka goizean, berriz, urteroko zuhaitz landaketa egingo dute. Basoko sagarrondoak eta madariondoak landatuko dituzte, 60 bat guztira; 10:00etan elkartuko dira plazan. Aitzurra duenak eramatea eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak