'Nola autolagundu eta lagundu Covid garaian' hitzaldia egingo du gaur Raquel Amigok -osasun psikologoa, psikoneuroimmunologia klinikoan graduondokoa eta psikomotrizitate masterra-. Gaia da: Pandemiak pertsonengan izan ditzakeen ondorioei buruzko hausnartzeko espazioa, bai maila orokorrean, bai adin taldeka, eta eguneroko bizitzari ahalik eta modu egokienean aurre egiteko tresnak eta estrategiak. Informa+tu elkarteak antolatu duen 'COVID-19, osasunaz haratago' izeneko astearte informatiboen hitzaldi sortaren barruan. Edukiera mugatua da eta aurrez eman behar da izena: 658 719 089 edo osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.