'Berrabiatze handia eta normaltasun berria' hitzaldia egingo du gaur Alfonso Longok -ingeniaritza industrialean doktorea eta MBA-. Gaia da: Hemendik aurrera gure eguneroko bizitzaren diseinua zein izango den eta aldaketa sozioekonomiko eta psikosozialen prozesuen azterketa. Informa+tu elkarteak antolatu duen 'COVID-19, osasunaz haratago' izeneko astearte informatiboen hitzaldi sortaren barruan. Edukiera mugatua da eta aurrez eman behar da izena: 658 719 089 edo osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.