Udaleko talde jeltzaleak adierazi du "oso kezkatuta" daudela "herria egoera larrian ikusten dugulako". Azken hamalau egunetako datuak "gordinak" direla uste dute eta euren kezka alkateari jakinarazi diotela: "Osasun arloko arduradunekin harremanetan dagoela esan digu, baina osasun arlokoek eskaeraren bat egin dioten argitu gurako genuke".
Herriko hainbat espazio edo gune desinfektatzeko eskaera ere egin diote alkateari jeltzaleek Ainhoa Galdos bozeramaileak esandako moduan, esaterako: ziburuak, San Lorenzo auzoko igogailuak, komun publikoak, eserlekuak, eskaileretako barandak eta anbulatorio inguruak. Horrez gain, 1.000tik gorako intzidentzia metatua duten hainbat herritan neurri zorrotzagoak hartu dituztela aipatu dute jeltzaleek: "Udalaren eskuduntzako zerbitzu publikoak eten dituzten 15 egunean: liburutegia, kultur etxea, ludoteka... adibidez, Azpeitian
eta Aramaion". Ainhoa Galdosek argitu du EH Bilduren Udal Gobernuak horrelako erabakiren bat hartuko balu, EAJren udal taldearen babesa izango lukeela.