Gaurtik, otsailak 10, gelditu da bertan behera Eskola Kirola Oñatin. Debekua, berez, eguenean edo egubakoitzean etorriko da, baina egoera zein den ikusita, aurreratzea erabaki du Eskola Kiroleko taldeak, eta atzokoa izan zen azken saioa.
Osasun egoera hobetu eta eremu gorritik atera arte ezin izango dituzte saioak berriz martxan jarri. Ezta Aloña Mendiren Eskola Kirolekoak ere; saio horiek ere bertan behera gelditu dira. Datozen egunetan, eta eremu gorritik atera arte, bakarrik entrenatu ahal izango dira senior mailan jokatzen duten saskibaloi taldeko jokalariak eta igerilariek.