Bigarren Hezkuntzako bost ikasgela itxita daude Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ots. 10a, 13:37

Gela bat hutsik (Argazkia:flickr)

Gaztetxoen artean zabaldu dira, bereziki, azken egunetako COVID-19ko kasu positiboak eta ikastetxeetan izan du bere isla horrek. Gaur gaurkoz, Bigarren Hezkuntzako bost gela daude itxita. Ikasle horiez gain, beste hainbat ere online ari dira eskolak hartzen.

Gaurkoz, guztira, bost gela daude itxita Oñatin, bostak dira Bigarren Hezkuntzakoak: Txantxiku Ikastolan lau -Batxilergoan bi gela eta DBHn beste bi- eta Zuazola institutuan beste bat -Batxilergoko bat-. Elkar Hezin eta Lanbide Heziketan, zabalik dituzte gela guztiak.

Ikasle horiek guztiak etxetik ari dira eskolak jarraitzen, online. Baita beste gela batzuetako zenbait ikasle ere.

12 kasu berri azken probetan

Atzo egindako proba diagnostikoek 25 kasu berri baieztatu zituzten Debagoienean: hamabi Oñatin. Bailaran, guztira, 5.286 dira orain arte  gaitza hartu dutenak; Oñatin 704. Intzidentzia-tasa Oñati 636,55 da egun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak