Debagoieneko zenbait gurasok osatzen duten Katearen Loturak elkarteak aurkezpen ekitaldia egiteko asmoa zuen Oñatiko Santa Ana aretoan, urtarrilaren 30ean, baina mugikortasun neurri berriek zita atzeratzera behartu dituzte antolatzaileak; buruko gaitzak eta drogadikzioak dituzten pertsonen senideen artean "indarrak batzen" jarraitu nahi dute, hala ere, elkarteko kideek. Aurrerago jakinaraziko dute data berria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.