Garranga ikusgarriak Urbian

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko urtarrilaren 11

Azken egunotako elurrak, hotzak eta mendi guneetako haizeak sortutako izotz-kandela ederrak grabatu ditu Iñaki Zenitagoiak. Urbian izan da gaur goizean, eta bertakoak dira irudiak. Ez dira egunero ikusten neurri horretako garrangak, baina ohikoa izan ez arren izen ugari dauzka: kandalu, izotz-burruntzi, dindiliska, txintxilikario...

Izotz-kandelak ez ezik, oraindik ere tenperatura baxua eta elur asko dago Urbian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak