Potx eta Lotx, Oñatz eta erraldoiak, Zubikoako ikuskizunean batera

Hasier Larrea 2021ko urt. 3a, 19:20

Espektakulu umoretsu eta dantzagarri bikoitza eskaini dute Oñatz dantza taldearen mendi erdiko urtemugaren baitan herriko zenbait aktorek, Iñigo, Katalina, Maurizio eta Andre Ederra erraldoiak erdigunean izan direlarik.

Bi emanaldi eskaini dituzte, bata 17:00etan eta bestea 18:30ean, gaur Oñatiko herritarren aurrean Potx eta Lotx pailazoek eta Oñatz dantza taldeko partaideek, ahalik eta ikusle gehienek gozatu ahal izateko kiroldegiko ikuskizunaz.

Potx eta Lotx herriko pailazoek girotu dute ekitaldiaren hasiera, neska-mutil, guraso eta oñatiar ugariren irria pizteraino. Ondoren atera dira Oñatiko erraldoi maitatuak dantzara; lehenbizi Iñigo eta Katalina kondeak, eta Andre Zaharra eta Maurizio baserritarrak ostean. Dantzaldiak Potx eta Lotxen ateraldiekin nahastu dira, entretenimenduz jositako espektakulua osatuz.

Oñatz dantza taldearen 50. urteurrenaren baitan antolatutako egitasmoa izan da gaurkoa. Kanpoan dantza taldeak kaleratu berri dituen panpinak egon dira salgai, Iñigo eta Katalina erraldoienak hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak