Positibo berri bat atzeman dute Oñatiko San Martin egoitzan

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 24a, 16:28

Foru Aldundiak jakitera eman duenez beste egoiliar batek eman du positibo Oñatiko San Martin egoitzan; hala, gaur gaurkoz, bi dira COVID-19ak jota daudenak bertan. Debagoieneko gainerako egoitzetan ez dago aldaketarik. 

Aretxabaletan dagoen GSR Debagoiena egoitzan 81 dira kasu aktiboak baina gaur ez da egon berritasunik. Arrasateko Benito Mennin, azken egunetan legez, egoiliar bakarrak jarraitzen du izaten aktibo.

Bi hildako

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoiliarren artean atzeman den positibo bakarra izan da Oñatikoa. Gainera, bi egoiliar hil dira, bata Donostiako Julian Rezola egoitzan, eta bestea, Irungo Inmaculadan. Bi horietan sendatutakoak ere badaude; bat lehenengoan, bi bigarrenean, eta beste bat Donostiako Villa Sacramenton. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak