Bihar da azken eguna erakusleiho politena aukeratzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko abe. 16a, 11:13

Iramira dendako erakusleihoa

Herriko 21 komertziok hartu dute parte aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketan. Epaimahaiak hiru sari emango ditu, eta laugarrena herritarren bozka gehien jaso dituenak eskuratuko du.

Pandemia egoerak behartuta, aldaketa batzuk egin behar izan dituzte aurtengo lehiaketan. Esaterako, herritarrek telematikoki eman beharko dute euren bozka udal webgunean sartuta; herritar bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du eta bozketan parte hartzen duten herritarren artean 200 euroko saria zozketatuko dute. Abenduaren 17ko 14:00etan itxiko da herritarrek botoa emateko epea.

Epaimahaiak hiru sari emango ditu eta kontutan izango dituen irizpideak hauek dira: konposizioa, argiztapena, koloreak eta originaltasuna. Sarien zenbatekoak dira: lehenengoa 500 euro, bigarrena 300 euro eta hirugarrena 200 euro. Herritarren saria 500 eurokoa da.

Sarien ohiko ekitaldirik ez da egongo aurten baina saridunek jasoko dute euren diru-saria. Udal ordezkariak zuzenean joango dira komertzio sarituetara eta eskura entregatuko dituzte sariak. Egubakoitzean izango da hori, 17:30etik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak