Pandemia egoeran egonik, Olentzerok eta Mari Domingik ere moldatu egin behar izan dute euren urteroko jarduna, baina ilusioz eta gogotsu daude Oñatira etortzeko. Aurten ezingo dira hilaren 24an plazan egon, jendetzarik pilatzea ez delako komeni, baina asmatu dute nola jaso eskutitzak: postontzi berezi bat jarri dute plazan, Lazarraga lorategiaren sarreran; hara bota behar dituzte herritarrek gutunak. Entzun adi zer dioten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.