Hondakin onena sortzen ez dena izanik, ekintzak gauzatzen

Imanol Beloki Unamuno 2020ko azaroaren 28a

Hondakinen prebentziorako Europako astearekin bat eginez, Hondakinen Astearekin ari dira Oñatin. Gaur, Foruen Enparantzan haurrek izan dute protagonismoa. Izan ere, murala egin dute beraiek marraztutako irudiekin, eta ariketarako plaza guztiak bete dira. Horrekin batera, zakarrak jasotzen ere aritu da taldetxoa, eta, informazio puntutik ere herritar mordoa pasa da informazioa eskatzera. Arratsaldean, berriz, ginkana egingo dute nerabeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak