Larreratze baldintzak eman ditu Udalak, eta zigorra gogorarazi

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 20a, 08:09
Ardiak mendian.

Dirulaguntza eskatzen dutenek ganadua larreratzen dutela egiaztatzeko ikuskaritzak egin ahal izango dira.

Datorren urteko udaberrian euren ganadua Aloña eta Artia aldean larreratzeko asmoa duten herritarrendako oharra prestatu du Udalak, baldintzak zeintzuk diren azaltzeko eta bete beharrekoak direla gogorarazteko.

Animaliak larreratzeko, esaterako, mendietara zenbat buru eramango dituzten jakinarazi beharko dio herritarrak Udalari. Ondo identifikatu beharko dituzte, eta hazteriari edo sarnari, tricomonas bovina eta karbunko deritzen gaitzei aurre egin ahal izateko neurriak hartu dituztela egiaztatu. Horren ziurtagiria albaitari batek sinatu beharko du eta abelburuak mendira eraman baino aurreko hilabeteko epean egindakoa izan beharko du. Eskaerak, baina, orain egin behar dira; abenduaren 18a da azken eguna.

Bestalde, zenbait ganaduzale kexatu egin dira jabe batzuek, ganadua ez larreratu arren, eskaera betetzen dutela nekazaritza ingurumenaren laguntzak jasotzeko. Hori zigortu egin daitekeela jaso du oharrak, eta ikuskaritzak egin daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak