Aita Mennik kudeatzen du Oñatiko San Martin egoitza eta hango ordezkariek ziurtatu dute ez dagoela kasu positiborik Oñatiko adinekoen egoitzan. Hala ere, prebentzio neurriak areagotu egin dituzte azken egunetan: langileak EPI jantziekin ari dira lanean eta lehenengo eta laugarren pisuko egoiliarrei PCR frogak egin dizkiete. Negatibo eman dute guztiek baina bigarren froga egiteko zain daude orain eta horren emaitza jakin arte ezingo dute kanpoko bisitarik jaso.
Joan den astean egun bakar baten San Martin egoitzan lanean ibili zen pertsona batek eman zuen positibo. Egun bakar baten egon zen eta ez zuen kontaktu zuzenik izan egoiliarrekin eta apenas izan zuen bertako langileekin, Aita Menniren esanetan, baina prebentzio neurriak indartu dituzte "protokoloak jasotzen duen moduan". Hala, langileak EPI jantziekin dihardute azken egunetan eta hainbat egoiliarrei PCR frogak egin dizkiete.
Aita Mennik garbi adierazi gura izan du ez dagoela COVID 19-ko kasu positiborik Oñatiko San Martin egoitzan.