Oñatiko Agustinoen komunitatean sartu da koronabirusa

Miren Arregi Amasorrain 2020ko urriaren 16a

Komunitateko kide batek azaldu bezala bospasei dira kutsatuak eta berrogeialdian dira martitzenaz geroztik anaidiko kideak, bai eta bertako langileak ere.

Martitzenean anaia bat gaizki sentitu eta ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan eginiko PCR proban positibo eman ondoren bakartu zituzten komunitateko gainerako agustindarrak, bai eta komentuko langileak ere. Ordutik, PCR probak egiten ibili dira anaidian. Horiek, "bospasei" positibo daudela baieztatu dute. Esandako moduan, euretako bakarra dago ospitaleratuta eta gainontzekoak etxean bertan daude, konfinatuta. Jakinarazi dutenez, kezkaz ari dira bizitzen unea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak