Oñatiko San Julian ermita: santurik gabeko baseliza

Mireia Bikuña 2020ko ira. 21a, 20:45

Oñatiko Zañartu auzoko San Julian ermita, barrutik

Arte eta arkitektura aldetik San Julianek ez dauka gauza aipagarririk. Ermita xumea da. Nahiko pobrea. Eta txikia. Hamar metro koadroko baseliza da. Jatorrian baino txikiagoa. 1599. urtekoak dira baseliza horri buruzko lehen datuak.

Txikia baina dotorea da San Julian. Aldare txikia dauka Cuencako San Julianen argazki batekin, eta ur bedeinkatuarendako putzua ere bai. Ederra eta guztiz eraberritua. "Etxekoen eta gure lagunen artean berritu genuen. Dotore dago orain. Ikusteko modukoa".

Santu barik, 1981etik

1906an Zelakuako Santa Kurtz ermita eraiki aurretik, beste bat zegoen Oñatiko Zañartu auzoan: San Juliangoa, hain zuzen. 1599koak dira baseliza horri buruzko lehen datuak. "Baserriari itsatsita dagoen baseliza da. Beti ezagutu izan dut horrela", esan du Jabier Igartuak. Eta hark lehen pertsonan sufritu zuen San Julianen irudiaren lapurreta. "1981ean lapurtu zuten irudia eta ordutik hona nabil horren bila. Metro bateko irudia zen, eta beltzarana. Eskuineko eskuan makila zuen eta ezkerrekoan, liburua. Ezaugarri bereziak zituen irudia da, baina ez da inon ageri. Norbaitek ikusi badu edo xehetasunen bat izango balu...", esan du. Oñatiko ermita guztietan, Donostiako Gordailuan, San Telmo museoan eta beste hainbat lekutan galdezka ibili arren, Cuencako San Julianen arrastorik ez dago. Baselizak ez dauka zaindaririk, hortaz.

Tripako mina zuten umeak

San Julian baselizaren inguruan badaude bi ohitura zahar. Horietako bat oraindik mantentzen da: egunero, 12:00etan, kanpaia jotzearena, hain zuzen. Jabier arduratzen da eguerdia dela esateaz. "Antzina, kanpaiaren doinua erabiltzen zen segizioari jarraipena egiteko. Hilotzari Urrexolatik parrokiarako bidea egiten laguntzeko, auzoetako kanpaien doinuak erabiltzen ziren". Beste ohitura aspaldi galdu zen. "Tripako mina zuten umeak ekartzen zituzten hona. Kandelak piztu eta litro bat olio ekartzen zuten. Olioarekin tripa igurtzi, otoitz egin eta mina pasatzen zitzaien. Zañartuko emakume batek hala kontatu zuen". San Julianen pilatzen zen oliorekin "patata goxoak" frijitzen omen zituen Jabierren amamak.

Tripako mina zuten umeak San Julian baselizaren inguruan badaude bi ohitura zahar. Horietako bat oraindik mantentzen da: egunero, 12:00etan, kanpaia jotzearena, hain zuzen. Jabier arduratzen da eguerdia dela esateaz. "Antzina, kanpaiaren doinua erabiltzen zen segizioari jarraipena egiteko. Hilotzari Urrexolatik parrokiarako bidea egiten laguntzeko, auzoetako kanpaien doinuak erabiltzen ziren". Beste ohitura aspaldi galdu zen. "Tripako mina zuten umeak ekartzen zituzten hona. Kandelak piztu eta litro bat olio ekartzen zuten. Olioarekin tripa igurtzi, otoitz egin eta mina pasatzen zitzaien. Zañartuko emakume batek hala kontatu zuen". San Julianen pilatzen zen oliorekin "patata goxoak" frijitzen omen zituen Jabierren amamak.

Bota ala saldu?

1787an San Julian bota eta auzotik gertuago beste bat egiteko eskatu zioten Udalari. Hainbat auzotako ermitak bota egin ziren, baina Zañartukoa ez. Ostean, 1800ean, Antonio Elortondok erosi zuen, enkante bidez. 1807an Francisca Arrataberi eman zitzaion baselizaren jabetza. Ordutik hona, jabetza Baselizako kanpaia egunero jotzen dute, 12:00etan. pribatukoa da

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak