Gaurtik domekara ezingo da Ultzegin kalean aparkatu

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 3a, 06:49
Ultzegin kalean ezin dela aparkatu dioen oharra

'Erase una vez… Euskadi' filmaren grabaketak egin behar dituzte egun hauetan Orueta etxean eta Ultzegin kaleko aparkalekuak libre utzi behar dira.

Manu Gomez zuzendari arrasatearraren 'Erase una vez... Euskadi' filma astelehenean hasi ziren grabatzen Arrasaten. Eszena batzuk, ordea, Oñatin grabatuko dituzte egun hauetan. Triana auzoko Orueta etxean hain zuzen ere; barruko irudiak grabatuko dituzte hor gaurtik domekara bitartean.

Ondorioz, libre utzi behar dituzte Ultzegin kaleko aparkalekuak. Udalak gogoratu du Kalegoienako lurrazpiko aparkalekua 24 orduz dagoela zabalik eta doakoa dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak