Arantzazuko Amaren eguneko elizkizunerako txartelak banatuko dituzte

Mireia Bikuña 2020ko abu. 27a, 13:07

2019ko Arantzazuko Amaren eguneko meza nagusia.

Arantzazuko dendan eta Oñatiko Txokolateixan jaso ahal izango dira, abuztuaren 30etik aurrera. 500 lagunendako tokia egokituko da irailaren 9ko meza nagusirako.

Izan ere, elizkizun nagusia izango da Arantzazuko Ama Birjinaren egunean egingo den ekitaldi bakarra, 12:00etan hasiko dena. Mezaren aurretik agintariei egiten zaien harrera, eta ostean, Oñatiko Udal Musika Bandak egiten duen kontzertua, bertan behera geratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak