Zañartu auzoan dago Usakoko ur putzua; herriko erdigunetik oinez (10-15 min) edo bidegorritik bizikletaz (10 min). Ur-jauzi txiki baten ondoan, eta errekaren ur jarioan, bainu-toki ederrak daude. Atsedenean egon nahi duenak, horretarako egokitutako zelai itzela dauka eskura. Uda eta bero garaietatik kanpo ere toki aproposa eta gomendagarria da lasaitasun bila dabilenarentzat.

Usako bainu-gunea, Zañartu auzoan kokatuta dago.
