Irailaren 19an zen egitekoa aurtengo Oñatiko mendi martxa baina bertan behera gelditu da. "Birusaren azken egunotako bilakaera ikusiz arduraz jokatu eta ez dugu beste aukerarik ikusi". Esan dute Oñatiko mendi martxako antolatzaileek. "Beti esan dugu gure lehen helburua parte-hartzaileon segurtasuna eta osasuna bermatzea dela eta horrela jarraituko du izaten".
Izena emanda dutenek, bi aukera dituzte:
- Inskripzioa zuzenean hurrengo urteko mendi martxara pasa (2021-09-18). Horretarako ez dute ezer egin beharrik izango eta diruaren itzulera eskatu ezean hurrengo urteko martxako parte-hartzaile izango dira
- Diruaren itzulera eskatu. Horretarako mezu bat bidali behar dute info@kirolprobak.com helbidera inskripzioaren erreferentzia eginez eta izen-abizenak esanez. Ordaindu zuten txartel berean jasoko dute bueltan dirua 24-48 ordutan. Eskaera hau egiteko azken eguna da: uztailak 31.