Elkarretaratzea deitu du iluntzerako Oñatiko Sare Feministak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko uzt. 14a, 09:03

Ekainean Oñatin egin zen elkarretaratzeko argazkia

Oñatiko Sare Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, egubakoitzean herrian izandako eraso matxistaren gaitzespen publikoa egiteko; "erasoen aurrean, autodefentsa feminista!". Elkarretaratzea 19:00etan izango da herriko plazan.  

Oñatiko Udalak bat egin du deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei mobilizazio honetan parte hartzera, "indarkeria sexistaren aurkako jarrera irmoa azaltzera, eta indarkeria horren biktimei bakarrik ez daudela adieraztera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak