Biek ala biek "herrietatik, erroetatik eta erraietatik" sortutako musika eskainiko dute emanaldian, gaztetxetik azaldu dutenez, eta instrumentuek ere izango dute tokia kontzertuetan. Amorantek adierazi du, gainera, aspaldian zuzenean eta jendaurrean eskainiko duen lehen kontzertua izango dela gaurkoa, eta "pozik" eta "gogotsu" azaldu da jendaurrean berriro jotzeko aukera izateagatik. Eguraldiak lagunduz gero, Antixeneko parkean egingo dituzte emanaldiak, eta, euria egingo balu, barrura lekualdatuko lirateke. Sarrera doan izango da, baina, segurtasun neurriak betetzeko, edukiera mugatu egingo dute.