5G teknologiaren arriskuak berbagai izango dituzte bihar

Maialen Santos 2020ko eka. 22a, 11:24

Informa-tu taldeak antolatuta, Ceferino Maestu bioelektromagnetismoan aditua den mediku eta zirujauak hitzaldia eskainiko du. Kultura etxean izango da, 19:30ean, eta online ere jarraitu ahal izango da. 

5G teknologiak dakartzan arriskuei buruzko hitzaldia antolatu du Informa-tu taldeak datorren asterako. Martitzenean izango da hitzaldia, 19:30ean, Kultura Etxean, eta Ceferino Maestu bioelektromagnetismoan aditua den mediku eta zirujaua arituko da teknologia horren arriskuei buruz hizketan, gazteleraz. Saio irekia izango da; sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatu egingo dute. Hitzaldira joan ahal izateko, aurrez sarrera erreserbatu beharko da, 658 71 90 89 telefonora deituta, eta Zoom plataformaren bitartez ere jarraitu ahal izango da hizketaldia. Online konektatu ahal izateko, https://forms.gle/p4fGPS5iPuTY4r6MA dokumentuan eman behar da izena, eta, antolakuntzatik azaldu dutenez, jarraian jakinaraziko dituzte saioa zuzenean jarraitu ahal izateko egin beharreko urratsak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak