Herritarren artean maskarak banatzen hasi da Udala. 70 ur-tetik gorako guztiei, esaterako, etxera bidali dizkiete maskarak, postaz. Gainerako herritarrek herriko plazan jarriko duten postuan jaso beharko dute. Gaur, egubakoitza, eta hurrengo asteko lehen hiru egunetan egongo dira, 10:00etatik 12:30etara eta 17:00etatik 19:30era. Saretuz-eko boluntarioak ari dira banaketan laguntzen.
Maskarak egiteko erabili duten ehuna EN13795 arauaren baitan testatutako ehuna da, Udalaren esanetan, eta 300 aldiz garbitu daitezke. Gehienak erosi egin ditu, baina batzuk herriko jos-tunek egin dituzte.