Errefusa jasotzeko edukiontzi handiak kentzen hasiko da gaur Mankomunitatea

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 15a, 09:19

Alarma egoeran jarritako errefusaren edukiontziak kentzen hasiko da Mankomunitatea gaur. Ondorioz, errefusa ohiko moduan esekitokira atera beharko dute aurrerantzean herritarrek. Mankomunitateko Ingurumeneko ohiko zerbitzuak normalizatzen joango dira datozen egunetan.

COVID-19aren proban positibo eman zuten edo berrogeialdian zeuden herritarrei zuzenduta jarri ziren bereziki errefusa edukiontzi handiak, ez baitzuten hondakin bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar zituzten itxitako plastikozko poltsetan.

Alarma egoeraren amaiera gertu egonik, Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumeneko ohiko zerbitzuak normalizatzen joango dira. Horrela, edukiontzi horiek kentzeaz gain:

  • Gaurtik aurrera, ekainak 15, Mankomunitateko Hondakinen Informazio Bulegoak aurrez-aurreko zerbitzua eskaintzeari berrekingo dio, ohiko ordutegian, 9:00-14:00ak artean. Organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartel berriak edo kopiak udalerri bakoitzeko ohiko puntuetan eskuratu ahal izango dira.
  • Ekainaren 22tik aurrera alboko kargako organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko berriz ere txartela erabili beharko da, edukiontziak itxi egingo baitira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak