Pagomotzak ikusteko ibilaldia antolatu du Arantzazuko parketxeak domekarako

Maialen Regueiro 2020ko eka. 9a, 15:48

Domekan Pagomotzak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, Arantzazuko parketxeak zuhaitz berezi hauek ezagutzeko ibilaldia antolatu du, Artasoko basora eta ibilaldia Valentin Mugarza adituak gidatuko du. Irteera 09:30ean egingo da eta lau orduko ibilaldia izatea aurreikusten da.

Pagomotzak

Pagomotzak kultura eta natura-ondarearen gordailu garrantzitsuak dira. Gure arbasoek basoak ustiatzeko erabiltzen zituzten teknikak erakusteaz gain, basoetako biodibertsitatearen erakusle nabarmenak dira eta hauen kontserbazioa oso garrantzitsua bihurtu da, arriskuan dauden espezie ezberdinak babesteko. Gainera, Artasoko basoa mota honetako zuhaitzen erakusle egokia da, bertan dagoelako lepatze proiektu bat martxan. Horregatik, ibilaldia gidatuko duena, proiektuko kideetako bat izango da, Valentin Mugarza, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko zuzendaria eta pagomotzetan aditua.

Izen-ematea

Ibilaldiak lau orduko iraupena izatea aurreikusten da eta irteera 09:30ean izango da. Ibilaldian parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du aurrez, 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deituta, arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita edota www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez.

Ibilaldirako oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Prezioa pertsonako sei eurokoa da eta haurrentzako (5-12 urte), hiru eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak